Webgune berria estreinatuko dugu! Eta zurekin ospatu nahi genuke

post
Egilea: Komunikatik 2014/03/17 Komunikatik

Komunikatik. Soluciones digitales. Bilbao.

Poz handia ematen digu iragartzeak gure webgunea berriztatu dugula! Diseinu gaurkotu eta erabiltzailearen beharretan oinarritua dago eta atal desberdinetatik erraz eta modu erabilgarrian nabigatzea ahalbidetzen du. Gure webgune berriak interfaze are erakargarriago eta praktikoagoa du. Edozein gailu mugikorretan nabigatu ahal izango zara. Itxuraren aldertitik Komunikatik proiektu berria den arren bere jatorriari eutsi eta funtsezkoa denari begiratzen dio. Zer da guretzat funtsezkoena? K-Gara-n kontatzen dugunaren haritik, Komunikatik-en gakoa guretzat prozesuak diren proiektuei heltzeko orduan gidatzen gaituen profesionaltasuna da. Era honetan emaitzarik onenak eta konfiantza harremanak lortuko ditugu, bai bezeroekin, bai hornitzaileekin. Holan lan egitea dugu gustuko. Bestela esanda, Komunikatik-en gure bezeroekin lankidetza estuan lan egitea eta haien helburuak lortzeko bidean haiekin batera joatea da gure apostua. Honen guztiaren emaitza harreman profesional iraunkorra da. Zer eskaintzen dugu? Ibilbide profesional luzea dugu komunikazio eta teknologien munduan. Gure bezeroei ikuspegi estrategikoa eta balioa ematen dizkiegu, sarritan proiektuetan bat egiten duten gure hiru lan ildoen bidez: 1. Social Media. Komunikazio eta marketing digitalaren mundu liluragarrian murgilduta jarraitzen dugu eta pertsonen arteko konektagarritasunak eskaintzen dizkigun abantailez baliatzen gara. Hala ere, komunikazioa bere osotasunean landu eta, beharrezkoa deneko proiektu edo ekintzetan, baliabide tradizionalen eta orain hain berriak ez diren teknologia berrien artean sinergiak sortzen ditugu. 2. I+G Teknologikoa. Negozio ikuspegia dugu eta erakundeen berezko beharrizanei egokitutako irtenbide teknologikoak proposatzen ditugu. Enpresa-software-ra, Saas-era eta Hardware-ra zuzendutako baliabideak ditugu. 3. #SocialProcess. Pertsonen ahalmen eraldatzailean sinesten dugu; harreman giro egokien bidez sendotu beharreko ahalmena alegia. Pozesu honek, beharrizan eta interes berdinen inguruan esparru digital zein zuzenekoak sortu eta maila pertsonal zein profesionalean partekatutako bizipenetatik elikatzeko filosofia dauka. #SocialProcess erakunde bakoitzari egokitzen zaio berezko baliabideez baliatuz eta beharrezkoak direnak ekarriz. Ez da erraza honelako prozesu bat hiru lerrotan ulertzea. Beraz, zure kontsulta egitera gonbidatzen zaitugu. Une hau zurekin ospatu nahi dugu Gune hau berriztatzea bultzada handia da gure proiekturako. Hortaz, Komunikatik-etik, ilusioz beteriko une berezi hau zurekin batera ospatu nahi dugu. Honetarako, eskaintza berezi bat egin nahi dizugu, hau da, hiru doako koltsultoretza saioren zozketa, deskribatutako lan ildoetako edozeinetan, zure erakundeari dagozkion zalantzak argitzeko. Oraintxetik parte hartu ahal duzu! Gune hau zure gustukoa izatea espero dugu. Gogoratu zure iradokizun, galdera edo argitzapenak gure artikuluetan utzi ahal dituzula. Eguneratzeak, iradokizunak eta berriak jaso nahi izatekotan Komunika-Blog-en harpidetza egitera gonbidatzen zaitugu. Halaber, gauden sare sozialetan ere jarraitu gaitzakezu: Twitter, LinkedIN, Instagram eta YouTube. Orain, zure feedbacka nahi dugu, eman zure iritzia!

2 iruzkin

  • Avatar
    javier bilbao on March 19th, 2014

    estamos utilizando y aceptando la moneda local ekhi y estamos interesados en promocionarla
    saludos

    • Arantxa Sainz de Murieta
      Arantxa Sainz de Murieta on March 19th, 2014

      Hola Javier! ¿Cómo podemos ayudarte?

Erantzun



suscripción_negro

Azken bidalketak

Kategoriak

Etiketak